XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horregatik eztabaida filosofiko latzak izaten dira gizakia (gainerako izakiak ez zaizkigu axola) noiz jaio den eta noiz hil den erabakitzeko. Arazoak benetan erabaki ezinezkoak dira ernaldutako arrautzak bizitza propioa duen eta noiztik duen jakiteko (edo ernaltzeko edo beren karga genetikoa konbinatzeko gai diren sexu-zelula guztiek zergatik bizirik eduki behar ez duten jakiteko) jarrera pragmatikorik ez badugu.
Era berean, zaila da heriotza-unea zein den erabakitzea. Azken urteotan aldaketa handiak izan dira heriotza iragartzen zuten bihotzaren eta arnasketaren iragarleak alde batera utzi direlako eta nerbio-sistema zentralaren iharduera oinarritzat hartzen delako. Aldaketa horiek direla eta, eztabaidan ideia filosofikoak sartzen dira eta horien barnean ideia erlijiosoak ere bai.
Egia da orain arte erabili diren ohizko metodoak ez zirela erabatekoak, nahiz eta horretara ohiturik gaudelako guri onak (eta baikorrentzat bikainak) direla iruditu. Gogoratu beharra dago, ordea, guk primitibotzat jo ditugun gizarte askotan gizakia hiltzat jotzeko gizarte-zeregineko iragarleak erabili dituztela (eta, irizpide hau ez al da gizatiarragoa, aplikatzen zaila bada ere, batzuetan?)
Rivers-ek xeheki aztertu zituen erritozko hiletak Melanesian zenbait herritan. Batzuk pertsona biziak ziren baina